XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Euskararen erabilpena Arauzkotzeko legea (10. artikulua) Positibotzat jotzen dugu lehenengo zatian izaki geografiko-mota ezberdinak zehaztea (lurralde, udal, herri, geografia gorabehera, hiribide...) eta bereziki hiribideei dagokiena sar dezatela ampsup10;.

Terminologia geografikoaren arlo ezberdinetan, sakondu beharra dakusagu.

Ardura hau, dena den, egun, ez da ez Foru-Aldundi ez eta Jaurlaritzaren konpetentzia ere....

Legeak lege, agintariek, ziurraski, beren itzultzaileen eskuetan utzi beharko dute, adibidez, herriko planoan erabiltzerakoan ibaia edo erreka agertzea egokiagoa den termino geografikoaren esanahi zehatza planteiatu ere egin gabe.

Grafiaren nondik-norakoetan, legea hizkuntza bakoitzaren grafia errespetatzearen alde agertzen zaigu.

Gure eritziz, puntu hau da interpretatzerako orduan okerrenetarikoa, bigarren atalean dioenarekin nahasten bait da: Kale-bidetango seinale eta iragarpenak bi hizkuntzetan egongo dira....

Bi hizkuntzetan hori oker interpretatu dugu, Arkaute bezalako izen berezi batek ezin onar ditzake bi grafia.

Honela, gure kaleetako, plazetako, errotulazio askok izen berezi bati bi generiko gehitzen diote, bata gazteleraz eta bestea euskaraz, honela, errotulazio elebiduna egiten dutela uste bait dute.

Adibidez, Calle Autonomia Kalea.

Nazioarteko arauetara jotzea ona da, gure ustez, baina zuzen interpretatzeko behar adinako garapena behar duela uste dugu.

Zein arauez ari gara?.

Bestalde, aipatutako ihardunaldiek onartutako printzipioen artean (erabilerari errespetua eta tokiko izen bakarra) ez dira betetzen legearen 3. atalean esaten denarekin: Izen hauek oso ezberdinak izanez gero, bide-seinaleei buruzkoetarako, biak ofizialtzat joko dira ampsup11;.

Azkenik, legeak aipaturiko erakundeen artean konpetentziak mugatu egin beharko lirateke.

Laburtuz, lege praktikoa izan dadin garapen sakonagoa behar du.

Heziketa-arloa Heziketak ere behar du, dudarik ez, tratamendu berezia.